PRUEBA CICLOTURISTA VITORIA 2024

EDIZIO BEREZIA

ZEINEK EZ DU AMESTU MAILLOT HORIA JANZTEAREKIN?

ZEU izan zaitezke protagonista. PRUEBA CICLOTURISTA VITORIA ekitaldiaren edizio berezi honetan parte hartzeko eta maillot horia ipintzeko aukera paregabea galduko duzu?

2023ko ekainaren 24an egingo den PRUEBA CICLOTURISTA VITORIA-ren hurrengo edizioa oso berezia izango da. Dakizuenez, 2023ko FRANTZIAKO TOURRA EUSKADITIK aterako da, eta gure martxa GRAND DÉPART PAYS BASQUE egutegiaren barruan programatutako jardueretako bat izango da, Gipuzkoan eta Bizkaian antolatutako beste bi martxekin batera.

41. edizio honetan bi ibilbide izango ditugu, bata distantzia luzekoa (180 km), gure probintziaren zati handi bat zeharkatuko duena mendi, portu eta paisaia harrigarrien artean, eta beste bat laburragoa (100 km), edizio historiko eta errepikaezin honetan parte hartu gabe inor gera ez dadin.

Grand Départ Pays Basque anfitrioi izatearen eta Frantziako Tourraz gozatzeko ametsaren gailurra da, gure hiri, herri eta errepideetan zehar. Euskal erakundeek indarrak batu dituzte nazioarteko txirrindulariz betetako pelotoi batek uztailean gure lurraldea zeharkatzen ikusteko eta munduko kirol-ikuskizun handienetako bat bertatik bertara bizitzeko. Baina lehen ZU izan zaitezke protagonista. Prueba Cicloturista Vitoria-ren edizio berezi honetan parte hartu eta barrutik bizitzeko aukera paregabea duzu aurrean. Aurtengo edizioa oso berezia izango da eta horia gehituko dugu gure martxaren ohiko koloreei. Animatzen zara?

Zeinek ez du amestu maillot horia janztearekin? Prueba Cicloturista Vitoria 2023 bete eta historiaren parte bihurtu, Grand Depart Pays Basque-ren parte bihurtu!

EU