Prueba Vitoria

La Prueba Ciclista VITORIA celebra su 40º aniversario con un exigente recorrido de 204 kilómetros

  •  La carrera, de carácter popular y decana en el calendario estatal, se celebrará el domingo 26 de junio y está abierta a solo mil participantes
  • Las y los ciclistas recorrerán 204 kilómetros, atravesando cinco de las siete Cuadrillas de Álava y coronando siete puertos

 Referencia del gran fondo estatal

La prueba ha sido presentada este miércoles, 23 de febrero, en la Sala Vital Fundazioa Kulturunea por parte de Luis Ruiz, de la Sociedad Ciclista Vitoriana, Axier Urresti, director ejecutivo de las Fundaciones Vital y de Eduardo Martínez, director de Ascentium Eventos deportivos.

Luis Ruiz, de la Sociedad Ciclista Vitoriana, ha apelado a la historia que guarda la prueba, “nacida bi-anual como “test” de preparación de la mítica Luchon-Bayona a ser organizada anualmente, cuenta con una personalidad y dureza contrastadas que la sitúan entre las más respetadas en el calendario de gran fondo. La Prueba Vitoria representa una joya y permite pedalear y entablar conversación con personas llegadas de otras provincias. Tratamos de que los participantes se sientan a gusto, seguros en carretera y nunca solos a lo largo de esas 8 horas y media que tardarán en recorrer nuestra tierra. Quizá éste sea el mejor legado que Don Jesús Ibisate –histórico promotor de la prueba– nos ha transmitido a lo largo de sus 60 años de historia: Dar una calidad humana y personal a todos los participantes”.

El director ejecutivo de las Fundaciones Vital, Axier Urresti, ha señalado que “sumar por primera vez nuestro apoyo a esta prueba y como principal entidad impulsora supone reforzar nuestra apuesta por el deporte popular con un evento que combina a la perfección tradición, un reto deportivo exigente, pero desarrollado en un ambiente de cercanía, y que ofrece una gran oportunidad para conocer nuestras carreteras y pueblos, la enorme biodiversidad que nos rodea y esos lugares de nuestro Territorio en donde las y los apasionados del ciclismo entrenamos”.

Por su parte, Eduardo Martínez, director de Ascentium ha destacado “el fenomenal reto y responsabilidad que supone organizar una prueba de la trayectoria de La Vitoria. Es una prueba que pese a congregar a un gran número de ciclistas mantiene ese clima cercano y familiar que tanto aprecian los que la disputan. Es su esencia y un año más el objeto es preservarla y hacer que sus participantes disfruten de su pasión, cuidando todos los detalles que un evento de estas características requiere. Estamos trabajando en poner en valor una prueba que tiene uno de los recorridos más bonitos del calendario nacional”.  

Desde la fábrica de BH, firma local e internacional que ha acompañado históricamente a la prueba, no han querido dejar pasar la oportunidad de señalar que “para BH es una prueba emblemática, por su exigente recorrido, pero también por como todas las personas que forman parte de la Sociedad Ciclista Vitoriana se vuelcan en ayudar a los ciclistas durante la prueba. Nos gusta ser parte de ella y conocemos el esfuerzo que hay detrás para que todo salga perfecto”.

204 kilometroko ibilbide zorrotzaren eskutik beteko du 40. urteurrena GASTEIZ Bizikleta Probak

  • Herrikoia da eta Estatuko egutegian dekanoa den lasterketa hau ekainaren 26an, igandea, izango da eta mila parte-hartzaile baino ez ditu izango
  • Txirrindulariek 204 kilometro egingo dituzte, Arabako zazpi Kuadrilletatik bost zeharkatuko dituzte eta zazpi mendate gainditu

Estatuko iraupen handiaren erreferentzia 

Proba asteazken honetan, otsailaren 23an, aurkeztu dute Vital Fundazioa Kulturunea aretoan, Gasteizko Txirrindulari Elkarteko Luis Ruizek, Vital Fundazioen zuzendari exekutibo Axier Urrestik eta Ascentium kirol ekitaldietako zuzendari Eduardo Martinezek.

Luis Ruizek, Gasteizko Txirrindulari Elkartekoak, probak gordetzen duen historiaz aritu da: “Luchon-Baiona mitikoa prestatzeko bi urterik behingo “test” gisa jaio zen, eta gero, urtero antolatzen hasi zen. Nortasun eta gogortasun egiaztatuak ditu, eta, beraz, iraupen handiko egutegian gehien errespetatzen direnen artean dago. Gasteizko Proba harribitxi bat da eta beste probintzia batzuetatik iritsitako pertsonekin pedalei eragitea eta solasean aritzea ahalbidetzen du. Parte-hartzaileak gustura senti daitezen saiatzen gara, errepidean seguru, eta inoiz ez bakarrik gure lurra zeharkatzeko beharko dituzten 8 ordu eta erdi horietan zehar. Agian horixe da Jesus Ibisate jaunak -probaren sustatzaile historikoak- 60 urteko historian zehar transmititu digun ondarerik onena: parte-hartzaile guztiei giza kalitatea eta kalitate pertsonala ematea”.

Axier Urresti, Vital Fundazioen zuzendari exekutiboak adierazi duenez: “lehen aldiz eman diogu gure babesa proba honi, eta erakunde bultzatzaile nagusia garen aldetik, kirol herrikoiaren aldeko gure apustua indartu dugu, tradizioa eta kirol erronka zorrotza ezin hobeto uztartzen dituen ekitaldi baten eskutik, baina hurbiltasun-giroan garatua, eta gure errepideak eta herriak, inguratzen gaituen biodibertsitate itzela eta txirrindularitza zaleek entrenatzeko leku ditugun gure lurraldeko leku liluragarriak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen duena”.

Bestalde, Eduardo Martínez Ascentiumeko zuzendariak nabarmendu du: “Gasteizko Probak duen ospea izanik, erronka eta ardura itzela da ibilbide izugarri hori duen proba antolatzea. Txirrindulari ugari bildu arren, lehiakideek estimatzen duten giro hurbilari eta familiarrari eutsi dion proba da. Bere esentzia da, eta beste urte batez, hura zaintzea eta parte-hartzaileek bere pasioaz goza dezatela da helburua, ezaugarri hauek dituen ekitaldi batek eskatzen dituen xehetasun guztiak zainduz. Egutegi nazionaleko ibilbide politenetako bat duen probari aparteko balioa emateko lanean ari gara”.  

BHko fabrikatik, historian zehar probari lagundu dion tokiko eta nazioarteko enpresatik, honako hau adierazteko aukerari heldu diote: “BHrentzat proba enblematikoa da, bere ibilbide zorrotzagatik, baina baita Gasteizko Txirrindulari Elkarteko kide guztiak txirrindulariei laguntzen saiatzen direlako proban zehar. Haren parte izatea gustatzen zaigu, eta jakin badakigu zer ahalegin dagoen atzean dena primeran atera dadin”.